XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
II. - MERITU OROKORRAK
1. - Izangaiak lanposturako eskatzen diren ezaugarriei egokitzen diren aztertzeko Polizi Tekniken inguruko ezagutzei buruzko azterketa praktikoa: 0-tik 10 puntura arte balioko du.
2. - Ertzaintzan egindako lana:
Borondatezko lanutzialdian, geldialdi irmoan edo Beste Administrazio publiko bateko zerbitzuan egoerak salbu, beste administrazio mailako egoeratan egindako hilabete oso bakoitzeko 0'10 puntu, gehienez 10 puntu arte.
3. - Itsasoko, urazpiko eta uretako sorosle eta sokorrista tituluak.
Baloraketa:
1. mailako buzeatzaile profesionala: 3'0 puntu
2. mailako buzeatzaile profesionala: 2'5 puntu
2. maila murriztuko buzeatzaile profesionala: 2'0 puntu
Kirol mailako buzeatzailea: 1'0 puntu
Uretako sorosle eta sokorrista: 1'0 puntu
Azpiatal honetan maila gorenekoari emango zaizkio puntuak, maila txikiagokoak horren barruan gelditzen direla ulertuko delarik.
Itsaso alorreko tituluak: 0-tik 2 puntura arte.
Atal honetako (II.2) gehienezko puntuaketa 3 puntukoa izango da.
4. -
5. - Arte martzialak.
Baloraketa: 0'5 mailako bigarrenetik aurrera, gehienez 2 puntu lortu ahal izango direla edozein arte martzialetan.
6. - Heziketa fisikoa.
Baloraketa: diploma eta titulu ofizialek gehienez ere 2 puntu arte balioko dute.
7. - Lehen laguntzak.
Lehen laguntza edo sorospenetako bereziki diren ikastaroak gainditu izanagatiko egiaztagiriegatik gehienez puntu 1 lortu ahal izango da.
8. - Gidatzeko baimenak.
Baloraketa:
A-2: PUNTU 1
C-1: 0'5 PUNTU
C-2: 0'5 PUNTU
D: 0'5 PUNTU
E: 0'5 PUNTU
Puntu horiek batu ahal izango dira, gehien jota 2 puntu egin arte.
9. - Euskara: gehienez 10 puntu arte.
Egitarau ofizialak oinarri hartuta, horrela banatuta emango dira puntuak:
4. maila: Puntu 1
- 5. maila: 2 puntu
- 6. maila: 3 puntu
- 7. maila: 4 puntu
- 8. maila: 5 puntu
- 9. maila: 6 puntu
- 10. maila: 7 puntu
- 11. maila: 8 puntu
- 12. maila - alfabetatzen 1: 9 puntu
- EGA- alfabetatzen 2 : 10 puntu